Tolosaldeko langabetuak kontratatzeko diru-laguntza
- 2023ko Abenduaren 19a
-
2023-12-19
Orain dela 337 egun argitaratua
(TOLOSALDEA GARATZEN)
Orain dela 337 egun argitaratua
(TOLOSALDEA GARATZEN)
Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak eskualdera bideratutako kontratazioetarako diru-laguntzak kudeatzen ditu.
Helburua: Eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko. Guztira 33 lanposturako diru-laguntza izango da.
Kontsultatu baldintzak eta laguntzaren informazioa gure web orrian: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/enplegunea-izen-ematea-2022-2/
Eskaera egiteko azken eguna: 2024ko urtarrilaren 15a, 15:00ak arte.