PYME DIGITALA
- 2024ko Urtarrilaren 17a
-
2024-01-17
Orain dela 311 egun argitaratua
(TOLOSALDEA GARATZEN)
Orain dela 311 egun argitaratua
(TOLOSALDEA GARATZEN)
PYME DIGITALA, aldundiak subentzionatutako proiektu bat da. Programaren helburua digitalizazio diagnosia eta enpresaren digitalizazio egoera zein den aztertzea da, erronka estrategikoak ezagutu eta zein arlotan hobetu daitekeen identifikatu. Digitalizazioaren aukerak identifikatu ondoren, enpresari gehien interesatzen zaiona aukeratuko da eta azkenik proiektuaren garapena aurrera eramateko aukera izango du.
- Lehenengo fasea, (diagnosia +identifikazioa+ proiektuaren priorizazioa): aholkulari espezializatu batekin eramango da aurrera.
- Bigarren fasea (aukeratutako proiektuaren garapena), enpresek nahi duen hornitzaile teknologiko edota aholkularia aukeratu dezake. Fase hau esanguratsua da, izan ere, enpresak aukera izango du beren beharretara hobekien egokitzen den hornitzailea aukeratzeko.
Ez galdu parte hartzeko aukera!
Jar zaitez gurekin harremanetan: lehiberri@tolosaldea.eus