TOLOSALDEA DIGITALA. ESKUALDEKO PLATAFORMA DIGITALA

Ongi etorri Tolosaldeko enpresa sarearen plataforma digitalera.

Tolosaldea Digitala Tolosaldea Garatzenek antolatu zituen dinamika eta tailer desberdinetatik eskualdeko enpresek sustatutako ekimena da.

Plataforma honen bitartez, eskualdeko 28 udalerrietako 600 enpresa baino gehiagoren informazioa eskuragarri dago eta enpresak euren artean harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Eskualde mailako enpresek ekosistema sakonago ezagutu eta sektoreen artean egon daitezkeen aukerak eta sinergiak identifikatzea da Tolosaldea digitalaren helburu nagusia.

Tolosaldea Digitalaren bitartez, enpresen arteko harremana sustatu eta eskualdeko ekosistema ekonomikoaren ezagutza areagotuko da, enpresak bata bestearengandik gertuago sentituz.